• KM0/ KULTURA ETA BERRIKUNTZA

Herriko Fest

HerrikoFest jaio da, Euskal Herriko landa-eremuetako ondarea, kultura eta berrikuntza uztartzera datorren jaialdia.

Km 0 markaduna, gertukoa, etxekoa, erditu berria, herriarentzat eta herriarekin egina.

Lehenengo edizioa Zeberion ospatuko dugu azaroaren 3tik 5era bitartean.

ZeberioKm0, elkarrekin kultura erein eta uzta jasoko dugu.

Oso asteburu berezia prestatu dugu. Publiko guztiei zuzendutako kontzertuak, mahainguruak, dantza-emanaldiak, bertso-saioak, erakusketak, artisau azoka, tailerrak, janari dastaketak eta askoz ere gehiago!

Zuek guztiok ezinbestekoak zarete. Gorde datak eta zatozte gurekin ospatzera! Zuen zai egongo gara…